Entrevista en Egunkaria (julio 1991)

Breve previo y entrevista publicados en el desaparecido diario en euskera Egunkaria, el 10 de julio de 1991, realizada por Gorka Jiménez. Se ha tratado de reproducir la maquetación de las dos citas entresacadas. Próximamente se publicará una traducción en español de esta entrevista.

***

ETA BIHAR
Cancer Moon taldea

Cancer Moon taldearekin izan dugun elkarrizketa irakurtzeko aukera izango duzue EGUNKARIAko musika orrialde berezietan. Bilbo eta Eibar artean kokatzen den talde hau berriro hasi da Euskal Herriko eszenarioetan beren emanaldiak eskaintzen, urtebetean ixilik egon ondoren. Josetxo Anitua eta Jon Zamarriparen taldeak, taldekide berriak ditu eta Bilboko Gaztetxean eman duten beren bigarren aroko lehen kontzertua. Cancer Mooneko lagunek urte amaieran aterako dute ziurretik ere beren bigarren diskoa eta autoproduzitua izango da.

***

Cancer Moon
Ilargiaren eragin magikoa

Euskal Herriko talderik berezienetako bat da Cancer Moon. Aspalditxo kaleratu zuten euren lehen plastikoa. Berria osatzeko nahiko abesti dituzte. Horrela frogatu ahal izan genuen duela ia hiru aste Bilboko gaztetxean zuzenean entzun genituenek. Urtebete zeramaten eszenatokia zapaldu gabe. Jaio, hazi, bilakatu. Taldeburuekin solasaldi bat.

91/06/23. Ilargi erdia. Bilboko gaztetxea. Eszenatokian Cancer Moon: baxua eta bi gitarrak aide batean, erdian bateria eta bere aurrean abeslaria eserita. Mikrofonoari eutsita, kamalci baten antzeko irudia hartzen. Soinua ona da, abesti gehienak berriak. Arazo teknikoak direla eta, kontzertua amaitu beharrean daude. Besterik gabe Jon Zamarripa (gitarra) eta Josetxo Anitua (ahotsa) taldeburuengana hurbiltzen naiz beraiekin hitzegiteko asmoz. Arazorik ez.

«Urtebete generaman zuzenean jo gabe. Ikus ahal izango zenuenez taldekide berriak ditugu: Roper (La Casa del Amor ohia) gitarran, bateria Jonekin Los Extraños eta Pnmitivos taldeetan aritu zena eta azkenik Alfonso baxuan. Nahiko komeria izan ditugu hauek aurkitze-

DENA ASMATUTA dagoenez ezin dugu orijinalak izan, beraz, pertsonalak izaten ahalegintzen gara beti. Jendeak Cancer Moon horrela ulertzea atsegingo litzaiguke.

ko, horregatik ez genuen zuzenean aspaldi jo. Urtebete ondorcn lehen kontzertu eta osaketa berria izateko pozik gaude».

EGUNKARIA.— Eszenatokian hartu berri duzuen jarrerak harritu nau, Josetxo hain estatiko ikusteak batipat.

JOSETXO.— Lehen dena kanporatzen nuen. Azkenaldi honetan beste puntu batean nago, prozesu batean. Ez dakit berriro aurrekora itzuliko naizen, naturalagoa den zerbait aurkitu nalii dut. la mugitu gabe ahotsean konzentratu nahi dut indar guztia, agian. Ahotsarekin esperimentatzea gustatzen zait. Dantza eta saltorik egin gabe baina gorputzarekin ere dena kanporatzeko modu berri bat aurkitu nahi nuke.

EGUNKARIA.— Soinu berriak aurkitu nahi dituzuela ere suposatzen dut.

JON.— Bai noski. Ez dugu soinu jakin bat eduki nahi, soinu ezberdin asko baizik. Dena den guk geu izan nahi dugu.
Dena asmatua dagoenez, ezin dugu originalak izan, beraz, pertsonaiak izaten ahalegintzen gara beti. Jendeak Cancer Moon horrela ulertzea gustatuko litzaiguke. Beste Lp bat kaleratzeko abestiak sobran ditugu, horietako batzuk zuzenean jo ditugu eta abesti zahanekin ez dute zerikusi handirik. Talde baten bilakaera derrigorrezkotzat jotzen dugu.

EGUNKARIA.— Bigarren lana plazaratzeko abestiak dituzuela diozue. Polar disketxearekin urrian bukatuko zaizue kontratua…

JOSETXO.— Polarrekin ez dugula ezer egingo argi dago. Horri buruz ez dago ezer hitzeginda, ezta sinatuta ere. Zigilu batzuk gure atzetik dabiltzala esango dizut baina ez dugu batere zehaztu. Ahalik eta agudoen baina presioarik jasan gabe elepe berria argitaratzea izango litzateke gure asmoa. Disketxeekin ez dugu oso esperientzi ona izan.

EGUNKARIA.— Beharbada Euskal Herriko disketxe askok zuengan aurkitzen duten arazo bakarra ingelesez abestearena da.

JOSETXO.— Begira, hori txorakeria iruditzen zait. Betidanik entzun eta gustatu zaidan musika ingelesez abestua izan da. Ingelesarekin eroso sentitzen naiz, esaldiak askoz ere markatuagoak dira. Fonetikoki musikari ondo datorkion hizkuntza da. Ingelesa moldagarriagoa da azken finean. Gainera Suedian. Alemanian… taldeek ingelesez abesten dute, eta guk zergatik ez? Argi dago talde guztiak euren musika ahalik eta jende eremu zabalenengana zuzendu nahi dutela. Guk Euskal Herrian, Espainian eta ahal bada urrutiago saldu nahi dugu.

Josetxo Anitua (Canzer) eta Jon Zamarripak (Libra) badute diotena esateko arrazoirik. EsperientziaH eman dien arrazoia alegia. Jon, CM-en jo aurretik Pnmitivos eta Los Extraños taldeetan aritu zen. Josetxo aldiz, La Tercera en Discordia eta Jugos de Otros taldeetan. Cancer Moonekin iraupen luzeko maketa pare bat atera zuten ‘Built on Fire’ eta ‘Marble Wave’ izenekin eta beranduago etorriko zen ‘Hunted by The Snake’ euren lehen plastikoa.

EGUNKARIA.— Euskal Herriko musika egoerari buruzko eritzirik?

JON.— Ilunpean talde interesgarri asko dagoela uste dut. Ea sortu berri diren zigiluekin aurrera egiten duten. Berrikuntzen aldetik Lusty Men taldearen elepca oso ona iruditzen zait. Bestalde M-ak interesgarria iruditzen zait. Nere ustez kanpokoa kopiatzen ahalegintzen den jende asko dago. Adibidez orain, lehen itxiak ziren zenbati girotan rap-a sartzen ari da. Bitxia benetan.

JOSETXO.— Talde batzuek formula berdinak behin eta berriro errepikatzen dituzte eta norabide bakarrean doaz. Kanpoko musika entzuten dut batipat. Ez dakit, ez naiz izenik ematera ausartzen.

Prentsa espezializatuaren aldetik oso kritika onak jaso ditu Cancer Moonek. Musika aldizkarietako zerrendetan euren elepeak goiko postuak lortu ditu. Dudarik gabe, kritika on hauek ez daude arrakasta komertzialarekin orekatuta. Honetaz aparte esan behar euren plastikoa Espainiako musika aldizkari batetako zuzendariak produzitu ziela eta arazo dezente izan zituztela. Ondo ikasi zuten. «Gure hurrengo lana, guk produzituko dugu».

«Kazetari izateko sugegorri samarra izan behar da» dio Josetxok. Ez nien

AHALIK ERA agudoen baina presiorik jasan gabe elepe berria argitaratzea izango litzateke gure asmoa. Disketxeekin ez dugu oso esperientzi ona izan.

galdetu badaezpada ere ‘Hunted by the Snake’ (‘Sugegorriarengatik ehizatuz) lanaren izenburuak, kazetariekin zer ikusirik duen ala ez. Ez dio ardura. Cancer Moonek abesti berriak ditu eta noiz plastifikatuko dituzten zain gaude. Euskal Herriko talderik interesgarri eta  berezienetakoa da. Cancer Moon: Ilargiaren eragin magikoa beraiekin daramate.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.